Bezeroaren arretarako dekalogoa

Gure lana ez da amaitzen harik eta bezeroa asebeteta eta pozik geratzen den arte. Bere lekuan jartzen gara, eta kameleoi baten moduan bere premietara egokitzen gara.

Gure nazioarteko lankide sarearen barne tokiko irtenbide egokiena aurkitzea da guretzako poztasuna. Horrenbeste jartzen gara bezeroaren lekuan, askotan gu bezeroa bera garela sinesten baitugu. Eta are gehiago, horren bidez, zurekin daukagun harremana indartzen dugu.

Gure arteko harremana urte askorako izatea da gure helburua, eta gutxienez diamantezko ezteiak ospatzea.

Enpresako filosofia, bertako lankide guztiok aplikatzen duguna, ZERBITZUAren bertutea da. Gure bezero eta hornitzaileei arreta emateko eta beren arazoak konpontzeko ahalegina egiten dugu. Egun askotan, gure esku dagoen guztia egin arren, ez dugu gure bezeroari/hornitzaileari nahi duena ematea lortzen; kasu horretan, arazoa beste ikuspegi batetik aztertzen dugu (sormena martxan jartzen dugu) eta beste irtenbide bat aurkitzen saiatzen gara. Gure lana ez da amaitzen harik eta bezeroa edo hornitzailea asebeteta eta pozik geratzen den arte.

Zure biltegia gara. Lasai egin dezakezu lo. Bilatzen ari zaren lehengaiak beti ditugu stockean.

Sormenezko irtenbideak, zuretzako optimizatuta.

Igarotzen den egun bakoitza garrantzitsua da. Oso kontuan hartzen ditugu gure bezeroen eskakizunak.

 “Ezinezkoa” hitza ez da gure hiztegian ageri. Beti daukagu arazo bakoitzerako irtenbide bat. Arazo batek ez badu irtenbiderik, ez da arazo bat, egintza bat baizik. Kameleoien modura, edozein testuinguru posiblera egokitzen gara.

Zure esanetara gaude beharrezkoa denean.

Gaur egun oso argi dugu ez dagoela hormarik eta horregatik gardentasuna ezinbestekoa da. Kartak ahoz gora jarrita jokatzen dugu beti. Gainera, gure DNAren barne daude zintzotasuna eta bidezkotasuna.