• +34.943.692.762

  • info@midegasa.com

  • +34.943.692.762

  • info@midegasa.com

MIDEGASA, S.A.

2018/05/30ean eguneratutako bertsioa

PRIBATUTASUN-GIDALERROAK

Datu Pertsonalen Babeseko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (DBLO) eta Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko Erregelamenduaren arabera (“Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”), MIDEGASA, S.A.-k -aurrerantzean MIDEGASA- Arduradun gisa, bezero, hornitzaile, langile eta erabiltzaileek zuzenean edo webgunearen atal horietatik eskuratzen dituen datuen tratamenduei aplikatzen dizkie Pribatutasun-gidalerro hauek.

Ez bazaude ados gidalerro hauen terminoekin, ez zaitez webgunean sartu eta ez itzazu erabili gure zerbitzurik edo produkturik. Pribatutasun-gidalerro hauek ez dira aplikatuko hirugarrenen produktu, zerbitzu edo jarduerei.

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Sozietatearen izena: MIDEGASA, S.A.

Telef.: +34.943.692.762

Helbidea: Industrialdea Asteasu, 102-103 pabiloiak 20159 Asteasu (Gipuzkoa)

IFZ: A20086971

E-posta: info@midegasa.com

DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK

Zure datu pertsonalak MIDEGASAren jarduera nagusiaren erosketa eta salmenta eskaintzak kudeatu eta administratzeko helburu generikoekin bakarrik erabiliko dira, are zehatzago:

  • MIDEGASAk merkaturatutako produktuen erosketak eta salmentak kudeatu eta administratzeko.
  • Bezeroak, bezero izan daitekeen orok edo hornitzaileak egindako informazio-eskaerei erantzuteko.
  • Gure webguneko formularioen bitartez egindako eskakizunei, iruzkinei eta galderei erantzuteko erabiltzaileekin harremanetan jartzeko (posta elektronikoa, telefono-deiak, etab. barne).

Zure datu pertsonalak ez ditugu tratatuko hemen azaldu ditugun helburuekin ez bada, legeak behartuta edo eskaera judizialaren ondorioz izan ezean.

HONELA LORTZEN DITUGU ZURE DATUAK

Hurrengo iturrietatik lortzen ditu zure datuak MIDEGASAk:

  1. Informazioa eskatzen diguzunean edo gure produktuak edota zerbitzuak kontratatzen eta haiekin jarraitzen duzunean zuzenean edo ez emandako datuak. Horren adibide dira: galderak egitean, eskaintzak eskatzean, erosketa-eskaerak egitean.
  2. Informazio-iturri irekiak: aldizkari ofizialak, erregistro publikoak, Herri Administrazioaren ebazpenak, telefono-gidak, elkargo profesionaletako pertsonen zerrendak, sektoreko zerrendak, non iruzurra saihesteko zerrenda ofizialen datuak argitaratu diren, Interneterako sare sozialak eta datuak MIDEGASAri lagatzeko baimena eman diezun beste enpresenak, besteak beste.

Are zehatzago, tratatuko ditugun datuek hurrengo kategoriak hartzen dituzte: identifikazio-datuak eta informazio komertziala.

ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU DATUAK?

Zure datu pertsonalak bildu zirenean zuten helbururako beharrezkoak izateari uzten diotenean blokeatuko dira, eta Epaileen eta Auzitegien, Fiskaltzaren edo Herri Administrazio eskudunen esku bakarrik geratuko dira, are zehatzago, datuen babeseko agintarien eskura, tratamenduaren ondoriozko erantzukizunei erantzuteko, haiek iraungi arte. Epe hori igarotakoan, MIDEGASAk zure datuak ezabatuko ditu.

DATUAK LAGATZEA

MIDEGASAk zure datu pertsonalak hauei bakarrik lagako dizkie:

1-   Herri erakunde eskudunei Zerga Agentzia, Epaileak eta Auzitegiak, MIDEGASA legez behartuta dagoenean.

2-   MIDEGASAk hainbat zerbitzu-hornitzailerekin batera egiten du lan eta haiek zure datu pertsonaletarako sarbidea dute. Haiek zure datuak MIDEGASAren izenean tratatuko dituzte zerbitzuak eman ahal izateko.

HAUEK DIRA ZURE ESKUBIDEAK

Erabiltzaile orok du MIDEGASAk bere datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez jakiteko eskubidea. Are zehatzago, eskubide hauek gauzatzea eskatu ahal izango dizkiozu MIDEGASAri:

  • Atzitze eskubidea: interesdunari tratatuko diren datu pertsonalen inguruko informazioa ezagutu eta lortzea ahalbidetzen dio.
  • Zuzentze-eskubidea: akatsak konpontzea, zehatzak edo osoak ez diren datuak aldatu eta tratamenduaren xede den informazioaren doitasuna bermatzea ahalbidetzen du.
  • Ezabatze-eskubidea: beharrezkoak izateari uzten dietenean tratamenduaren xede diren datuak ezabatzea ahalbidetzen du.
  • Aurka egiteko eskubidea: interesdunak bere datu pertsonalak ez tratatzeko edo tratatzeari uztea eskatzeko eskubidea, legez ezinezkoa denean izan ezik, edo erreklamazioen aurrean babesteko izan ezean. Azken kasu horietan, blokeatuta gordeko ditugu lege-obligazioek irauten duten bitartean.
  • Publizitatea ez bidaltzea eskatzeko eskubidea: Interesdunek MIDEGASAk komunikazio komertzialak bidaltzearen aurka egin dezakete. Kasu horretan, jakinarazpenak jasotzeko baimena baliogabetu ahal izango du, horretarako ezarritako mekanismoa baliatuta, edo idatzia bidaliz gaian “Baja” adierazita, info@midegasa.com
  • Tratamendua mugatzea: Zenbait egoeratan, interesdunek euren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute. Kasu horietan, erreklamazioak jarri eta haien aurrean defendatzeko bakarrik erabili ahal izango dira.
  • Datuen eramangarritasuna: interesdunek haiei dagozkien datuak edo eman dizkigutenak jasotzea eska dezakete, edo – teknikoki posible denean- hark aukeratutako tratamenduaren beste arduradun bati bidaltzea, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan.
  • Erabaki indibidualizatu automatizatuen helburu ez izateko eskubidea (profilak egiteko barne): eraginak dituzten tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea.
  • Baimena ukatzeko aukera: Halaber, interesdunak eskubidea du emandako baimena nahi duenean ukatzeko. Horrek ez du eraginik datuak emateko orduan emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Azaldutako eskubideren bat gauzatzea eskatu nahi baduzu, arren, idatzi iezaguzu gutun bat zure datuekin eta NANrekin hurrengo helbidera: Industrialdea Asteasu, 102-103 pabiloiak 20159 Asteasu (Gipuzkoa) edo posta elektronikoa bidali info@midegasa.com helbidera.

Kontroleko Agintaritzan erreklamazioa jartzeko aukera: MIDEGASAk jakinarazten dizu Espainiako Datuen Babeserako Agentzian (www.agpd.es) erreklamazioa jartzeko eskubidea duzula, tratamenduak indarrean dagoen araudia betetzen ez duela uste baduzu.