• +34.943.692.762

  • info@midegasa.com

  • +34.943.692.762

  • info@midegasa.com

NAMASTE INDIA

INDIAN MINERALS & MARKETS FORUM 2019k,  Asiako lehengaien beste erraldoia hobeto ezagutzeko aukera eskaini digu. Azaroaren 19 eta 20an, gure lankide Alex Aizpurua eta Asier Gastaminzak Mumbaiko ekitaldian parte hartu zuten. India eta mundu guztiko lehengaien industriako partaideen elkar gunea.

GRAPHITE CONFERENCE 2019 et ICR-International Colloquium on Refractories

Irailaren 10 eta 11n, gure lankide Juan Carlos Aizpurua eta Asier Gastaminzak FASTMARKETSek Berlin-en (Alemania) antolatutako 2019ko GRAPHITE CONFERENCEn parte hartu zuten. Etorkizunik handieneko material eta industrian gure jakintza handitzeko aukera paregabea! Irailaren 25 eta 26an berriz, 62 ICR-International Colloquium on Refractories-en (Aachen-Alemania) ordezkatu gintuzten, non sektoreko lagun, hornitzaile eta bezeroekin topo egiteaz gain, erregogor […]

MAGFORUM 2019 Bilbao

Lehengaien inguruko mundu mailako foro garrantzitsuenetako batean egon da beste behin MIDEGASA. Maiatzaren 12, 13 eta 14an, Juan Carlos Aizpurua eta Asier Gastaminzak MIDEGASA ordezkatu zuten MAGFORUM-en (INFORMED), Bilbon (Espainia), non magnesita eta bere erabilpenaren esparruko enpresa garrantzitsuenak hitzartu ziren. Materia honen inguruko jardunaldi garrantzitsuenetako bat Euskal Herrira ekarri izanaz harro gaude.

LANKIDEEN ARTEKO TOPAKETA

Apirilaren 3an, gure Tarragonako lankideen bisita jasotzeko plazerra izan genuen Asteasuko instalazioetan. Lan egun bat igaro genuen elkarrekin, esperientziak eta jakinduriak partekatu, non bizipen atseginak elkarbanatzeko aukera izan genuen. Aukera paregabea lankideen arteko harremanak estutzeko eta baita profesionalez betetako pertsonen lan talde paregabe honen zati garela are eta gehiago sentitzeko. Zorionak ekipo! Laister arte!

RENDEZVOUS Parisen

Apirilaren 8, 9 eta 10ean Alex Aizpurua eta Asier Gastaminza-k MIDEGASA ordezkatu zuten  INFORMED-ek Parisen antolatutako REDEZVOUS ekitaldian. Lehengaien hornitzaile kateko “jokalari” askorekin esperientziak elkarbanatzeko aukera paregabea izan zen. Alex Aizpurua-k hitzaldi interesgarri bat eman zuen. Gaia: lehengaien trader-en etorkizuna eta, gure ikuspuntutik, negozioaren hurrengo urtetako bilakaera. Zorionak Alex! Astebete beranduago Notredame-k su hartu zuen. […]

INGURUMENAREKIN KONPROMETITURIK

MIDEGASAn baliabide naturalekin lan egiten dugu, beraiei esker bizi gara eta planetaren jasangarritasunarekin zorretan gaude. 2019ko gure merchandising-a egurrezko, jutezko, kotoizko eta paperezko material birziklatuarekin eginiko artikulu ekologikoetara dago bideratuta. Ingurumenari keinu bat

2019KO ERREGOGORREN INGENIARITZA IKASTAROA – ANFRE

MIDEGASAren 2019ko prestakuntza planari jarraiki, gure lankide Asier Gastaminzak martxoaren 11, 12, 13 eta 14an Sevillan (Espainia) ANFREk (Erregogorren Fabrikatzaileen Elkarte Nazionala) antolatu zuen Erregogorren Ingeniaritzaren Ikastaroaren 2.edizioan parte hartu zuen. Erregogorren sektorea hobeto ezagutu, sektoreko beste enpresekin bizipenak elkarbanatu eta, gure bezero eta hornitzaileen beharrak hobeto ulertzeko aukera paregabea.

MINERAL RECYCLING FORUM 2019

2019ko martxoaren 4, 5 eta 6an, INFORMEDeko gure lagunek Krakovian (Polonia) antolatu zuten MINERAL RECYCLING FORUM 2019an parte hartu zuen gure lankide Alex Aizpuruak. Bai gaur egun eta bai etorkizunean, industria munduan material birziklatuen erabilpenaren garrantziaren jakitun gara MIDEGASAn. Hori dela eta, aktibitate honetan hazten jarraitzeko kide berrien bila jarraitzen dugu. Baliabide naturalak mugatuak dira […]

JAKINDURIAN GARATZEN

Beste urtebetez, denon ahaleginarekin, gure formakuntzaren helburua gainditzea lortu dugu. Ia 600 lan ordurekin frantsesa, ingelera, nazioarteko merkataritza edo industria erregogor bezalako materietan, gure gaitasunak garatzen jarraitzen dugu helburutzat bezero eta hornitzaileei ematen diegun zerbitzu maila bikaina hobetzea izanik. Eskerrik asko Olafrance, Elduaien eta Gipuzkoako Bazkundeko gure irakasleei. Baita gure lankide Gorka-ri ere (altzairugintza eta […]

GELDITU GABE

Udatik indarberrituta itzuli gara. Irailak 10, 11 eta 12an, Shanghain (Txina) ospatu zen “China Refractory & Abrasive Minerals Forum”en parte hartu dugu. Erraldoi asiarraren berezitasun eta etorkizuneko aukerak gertutik ikasi, ezagutu eta lantzeko aparteko aukera. Europara bueltan, hilak 26 eta 27an, Aacheneneko (Alemania) “ICR-International Colloquium on Refractories”en izan ginen, Europako erregogor industriaren foro nagusiena zeinak […]