Midegasa
Familia talde batek zuzendutako enpresa bat gara, eta lehengai berezien esparruan jarduten dugu 1900. urteaz geroztik. Bezeroa da gure negozioaren ardatz nagusia, kasuan kasu irtenbide onenak eskaintzen baititugu. Gure helburu bakarra da beharrezko produktu-aukera eta stock nahikoa eskuragarri edukitzea, era horretan, gure produktuak lehenbailehen eta ahalik eta prezio hobean entregatzeko.
Etengabe eraldatzen eta hazten ari den enpresa gara, lehengai bereziak eskaintzen ditugu material erregogorretarako, kautxuetarako, pinturetarako, material urratzaileetarako, metalen flotaziorako eta eraikuntzako kimikarako, besteak beste.
Espainiako iparraldean dago kokatuta gure enpresa, baina zenbait biltegi ditugu herrialde osoan banatuta, horien bitartez, zerbitzu logistiko azkar, lehiakor eta eraginkorra eman eta Espainia osoan lehengaiak banatzeko.
Edozein egoeretara egokitzeko malgutasuna dugu, eta hori da abantaila nagusietako bat gure bezeroen aurrean.
Gure bezeroen ustez, Espainia mailan lehengai berezien hornitzaile onenetakoak gara.
“Lo nengoen eta bizitza poztasuna zela amestu nuen, esnatu egin nintzen eta ikusi nuen bizitza zerbitzua zela, zerbitzua eman nuen eta ikusi nuen zerbitzua poztasuna zela”
– Rabindranath Tagore-
Pertsonengan konfiantza
- Guretzako, lehenik PERTSONAK dira garrantzitsuak, eta jarraian LEHENGAIAK.
- Gure lantaldeko pertsonei esker, proiektuak gauzatzen ditugu.
- Gardentasuna eta zintzotasuna, guretzat ez dago hormarik.
- Gure aktiborik onena: PERTSONAK
Lan egiteko modua
Bezeroaren premien inguruko ezagutza pertsonala edukitzeaz gain, hornikuntza-aukerak ere baditugu. Artekariak gara gu, negozioan magia pizten dugunak eta hornidura-kateari balio erantsia ematen diogunak.
Etengabe eraldatzen ari den enpresa gara (malgua eta sormenez betea), eta gure helburu nagusia honako hau da: gure bezero eta hornitzaileei bizitza erraztea.
Mundu mailako hornitzaile-sarea
- Nazioarteko hornitzaile-sare zabalari esker, leku ezin hobean gaude gure bezeroei behar duten guztia emateko. Gustatzen zaigu etorkizuneko bezeroak gure proiektuan murgiltzea, eta ondoz ondo, lankidetza-mota ezberdinak aztertzea, betiere gure indarguneak kontuan hartuz.
- Pertsonen arteko hartu-emanak eta gure enpresaren malgutasuna oinarritzat hartuta, irtenbide egokiena diseinatzen dugu bezero bakoitzak proposatzen digun erronkari aurre egiteko.