Udatik indarberrituta itzuli gara. Irailak 10, 11 eta 12an, Shanghain (Txina) ospatu zen “China Refractory & Abrasive Minerals Forum”en parte hartu dugu. Erraldoi asiarraren berezitasun eta etorkizuneko aukerak gertutik ikasi, ezagutu eta lantzeko aparteko aukera.
Europara bueltan, hilak 26 eta 27an, Aacheneneko (Alemania) “ICR-International Colloquium on Refractories”en izan ginen, Europako erregogor industriaren foro nagusiena zeinak urtero bezala, gure bezero eta hornitzaile askorekin harremanak estutzeko, esperientziak eta ezagupenak elkarbanatzeko eta bi egun giro atsegin eta elkarlanean igarotzeko aukera eskaini digu.