2019ko martxoaren 4, 5 eta 6an, INFORMEDeko gure lagunek Krakovian (Polonia) antolatu zuten MINERAL RECYCLING FORUM 2019an parte hartu zuen gure lankide Alex Aizpuruak.
Bai gaur egun eta bai etorkizunean, industria munduan material birziklatuen erabilpenaren garrantziaren jakitun gara MIDEGASAn. Hori dela eta, aktibitate honetan hazten jarraitzeko kide berrien bila jarraitzen dugu. Baliabide naturalak mugatuak dira eta argi daukagu birziklapena gaurko eta etorkizuneko giltza dela.