Written by midegasa on 10 maiatza, 2019 in Albisteak

Apirilaren 8, 9 eta 10ean Alex Aizpurua eta Asier Gastaminza-k MIDEGASA ordezkatu zuten  INFORMED-ek Parisen antolatutako REDEZVOUS ekitaldian. Lehengaien hornitzaile kateko “jokalari” askorekin esperientziak elkarbanatzeko aukera paregabea izan zen.

Alex Aizpurua-k hitzaldi interesgarri bat eman zuen. Gaia: lehengaien trader-en etorkizuna eta, gure ikuspuntutik, negozioaren hurrengo urtetako bilakaera. Zorionak Alex!

Astebete beranduago Notredame-k su hartu zuen. Gure elkarkidetasun handiena luzatu nahi diegu gure lagun frantsesei eta baita artea eta historiaren maitale guztiei.